XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etziran nolanai igaro 90 minutu, Bernabeu futbol zelaian zeudenak urduri, eta emen etxean geratu giñanak ikusirratiari ia koska egiteko egoeran geunden.

Azkenean lutoz korrika zebillenari txistua jotzeko aukera etorri zitzaion ta ortik aurrerakoak ukullu batean gertatzen diranak gertatu ziran.

Argentino bat, pibe delakoa, etzegoen kontentu nonbait eta poxpoloa piztea gogoratu zitzaion sua zegoen lekuan.

Ostikoak, muturrekoak eta gaiñontzeko maitekeriak Navacerrada`tik ere entzun ziran.

Ta bien bitartean ze giro zegoen Bilbo`n? HB`koak EAJ`koeri besarkatzen, amon ta aitonak reuma aaztu ta kalean saltoka, baten bati ere gogoratu zitzaion benetako leoi bat kaleratzea, balkoiak ikurriñez beterik, ostatuetan zeuden txanpaiñ botillak dardarrez eta denak, den denak, eztarria trapo biurturik.

Bilbo`ko obispoak ere Athletic`en aldeko lan bat agertu omen zuen Madril`ko egunkari batean, Garaikoetxeak euskaldun futbolariak goi aipatu zituen eta Bilbo`ko alkate jaunak auxe esan zuen uroldetan, egun latz aietan, ludiko erri onena genduela aitortu ba-nuen, orain beste au esan bear det: ludiko futbol talde onena daukagula.

Ikusten dan bezela den denak Bilbo`tzaz itz egin dute eta Clemente bera Felipe Gonzalez baiño famatuago egin zaigu egun auetan.

Bilbon egin zan ongi-etorriak erri baten arnas bizia erakusten zuen.

Milloi bat persona bildu omen ziran Nerbio`nen ertzetan, Begoña`ko baseliza inguruan, Udaletxeko alboetan.

Egun batean, paro edo lan gabeziak, Lege Biltzarreko ixkanbillak, politika jokoak eta gogorkeriak aaztu egin ziran.

Futbol talde bat, dobletea egiten duanean kirol talde bat baiño zerbait geiago biurtzen da, erri baten jainko tiki antzirudia artzen du.

Alare or daude meritoak, or dago garaipena, futbolan besterik ez ba-da ere, euskaldunak kokotzeko bikaiñak eman dizkio bati baiño geiagori.

Orregaitik denon gaiñetik irabazle irten direlako naiz eta donostiarren aldeko belarria ikusi, euskaldunak geralako, leoien aurrean umil eta biotza lerturik txapela kentzen dugu.

Agur eta oore bilbotar txapeldunari.

JAIZKIBEL.